Igande hontan
Hazparnen, Artegunak Festibala ospatuko da. Emanaldiak 12:00etan hasiko dira,
eta arte eszenikoak kalean izanen dira nagusi.
Jour de Fete konpainiak bere azken ikusgarria estreinatuko du bertan. Joan den urtean, Donostia
Europako Kultur Hiriburutza kari, Jour de Fete konpainiakatzezpen ibilkari bat egin zuen familia
baten istorioa kondatuz. Oraingoan, Luis Alberto Rodriguez autore
mexikarrarekin lankidetzan, hiru hizkuntzetara itzuli duten familia berari
buruzko “Bidea” ikusgarria osatu dute.
Proiektu
kolektibo honen emaitza, Hazparneko Artegunak Festibalean estreinatuko dute
igande hontan. Alaia Berhonde, konpainiako ordezkari eta atzezleak eman dizkigu
xehetasunak